Sunteți pe pagina 1din 2

ESKOLA HIZTUN BILA 2011.

Edukien aurkezpena
1. gaia:

Euskara indarberritzeko ibilbidea eta egungo erronkak. Eskolaren eginkizuna.


Iaki Martinez de Luna (EHUko irakaslea) eta Jon Sarasua (Irakaslea eta Idazlea).

Euskara indarberritu nahian azken hamarkadotan egin dugun ibilbidea, egungo egoera eta aurrera begira ditugun erronkak aztertuko ditugu saio honetan, baita ahalegin eta jardunbide horietan eskolak egin duen eta egin dezakeen ekarpena ere. Azterketa horretan hiztunei (haien hizkuntza-gaitasunari, erabilerari, jarrera eta ohiturei) ez ezik, gizarte-erabilerari eta -adostasunari ere erreparatuko diegu. Zein aurrerabide egin dugu? Zertan asmatu dugu? Zertan gabiltza ahul? Eta aurrera begira, XXI mendeko euskal gizarte berri honetan, zein erronka eta eginkizun berri aurreikusten ditugu? Eta marko luze-zabal honetan, zein izan da eskolaren ekarpena? Zertan asmatu du? Zertan gelditu da hankamotz? Eta hemendik aurrera, zertan sakondu beharko du? Heldu beharko al die eginkizun edo estrategia berriei? Iaki Martinez de Luna eta Jon Sarasuen ekarpenek gai mamitsu hauei buruz hausnarketa egiten lagunduko digute.
2. gaia:

Gazteak eskolaren bidez euskaldundu nahian: eskarmentuak eta ikerketek zer erakusten digute?
Pablo Suberbiola (Soziolingustika Klusterreko teknikaria) eta Antton Pealba (Iraleko irakaslea), Arrue ikerketan arituak. Ana Mezo (Eguzkibegi Ikastolako HN arduraduna).

Euskara indarberritzeko ibilbide horren baitan, eskolari eginkizun garrantzitsu bat eman zitzaion: belaunaldi berriak euskalduntzea; hots, haur eta gazteek euskara ikasi eta erabiltzeko gai izan daitezen ziurtatzea. Nola joan zaizkigu gauzak langintza honetan? Non ginen duela hainbat urte eta non gaude orain? Zer lortu dugu eta zer ez? Zer dela-eta? Baliatu ditugun bide eta estrategietatik zein suertatu zaigu eraginkor? Etorkizunari begira, zeri eutsi behar diogu? Zer aldatu? Zertan sakondu? Jarri behar al dugu martxan ekinbide berririk? Hori guztia aztertzen lagunduko digute Pablo Suberbiola eta Antton Pealba ikerlariek (Arrue Ikerketan, besteak beste, buru belarri aritu direnak) eta Ana Mezok (eskarmetu handiko irakaslea eta HNATa)
3. gaia:

HN Proiektuen ekarpena gure eskolari.


Arazeli Gonzalez de Langarika (Gasteizko Toki Eder LHI). Josu Berra (Irungo Bidasoa GLHBI). Iaki Artola (Eusko Jaurlaritza, HUIS, NOLEGA). Esther Mugertza eta Yolanda Olasagarre (Nafarroako Gobernua, Hezkuntza Dptua, Euskara atala).

15 urte daramagu ikastetxeetan Hizkuntza Normalizaziorako proiektuak garatzen Ulibarri Programaren baitan; aurretik ere ikastetxeetan euskararen erabilera eta estatusa hobetzeko ahalegin ugari eginak genituen. Euskararen egoera geure ikastetxeetan normalizatzeko egin ditugun ahaleginek zer ekarri digute? Zer lortu dugu orain arte? Aurrera begira, zer erronka dugu ikasleak eta ikastetxeak euskalduntzeko saiakerotan? Eta gure ikastetxeei, oro har, zertarako balio izan die horrelako lanetan aritzeak? 1

4. gaia:

HNAT eta HNB: rolak eta eginkizunak eta erronkak. Beharrezko ezaugarriak eta prestakuntza. Lanean asmatzeko gakoak eta estrategiak.
Helena Artano (Andoaingo La Salle Berrozpe). Ana Mendizabal (Barakaldoko Gurutzeta BHI). Arantxa Gonzalez (Arabako Ikastolen Elkarteko HizPro eta HN Aholkularia). Miren Laborda (Bergarako San Martin LHI).

HNPetan funtsezko osagai izan gara ikastetxeetako HN arduradun teknikoak eta HN batzordeak. Horien profilari, rolari eta betekizunei buruz gogoeta egitea proposatzen dizuegu saio honetan. Nola jokatu behar dugu? Nola antolatu? Zeintzuk dira gure eginkizunak eta zeintzuk gure lanaren eraginkortasunerako giltzarriak? Helenak, Anak, Arantxak eta Mirenek beren esperientzia aurkeztuko digute eta guztiokin konpartituko dute beren hausnarketa.
5. gaia:

Eztabaidatik elkarren arteko eraikuntzara. Adimenezko taldeak. (Gazteleraz. Del debate a la construccin colectiva. Grupos inteligentes)
Fernado Cembranos (Psikologoa eta Soziologoa).

Lan-taldea, bilera gure eguneroko lanen ezinbesteko osagaiak dira, baina Lan-taldeek badute adimen kolektiboa, eta adimen kolektibo hori areagotu daiteke hori da hitzaldi honen abiapuntua. Taldeek elkarlanean eraikitzen ikas dezakete, sistematikoki erabiliz pentsaera mota ezberdinak (sortzailea, kritikoa eta operatiboa). Horrela jokatuz gero, amaigabeko eztaibaidak saihestu ditzakegu, baita maiz zenbait taldekiderengan antzematen den inhibizioa ere (bilerek ez dutela deustarako balio pentsatzearekin lotura duena). Talde-lanak ahalbidetzen du (bermatzen ez badu ere) gure egitekoa emankorragoa izatea, eraginkorragoa eta motibagarriagoa. Talde-adimena garatu daiteke zenbait estrategia eta teknika erraz erabilita eta, batez ere, kideek parte hartzen dutenean taldearen edo erakundearen zentzua zehazterakoan.
6. gaia:

2.0. baliabideak, Eskola eta Hizkuntza Normalizazioa. Ulibarri.info-ren ekarpenak eta erronkak.
Maite Goi (Mondragon Unibertsitatea eta Ordiziako Jakintza ikastola). Arantza San Sebastian (Donostiako Jakintza LHI). Lore Erriondo (UEU, Ulibarri.info webgunearen arduraduna).

Egungo gizartean egundoko pisua hartu dute baliabide digitalek eta komunikaziorako, elkarlanerako eta sozializaziorako esparru birtualek (2.0. baliabideek, alegia). Eskolak ere hori du azken urteotako erronka berri nagusietako bat. Uztartu al ditzakegu 2.0. munduaren aukerek eta eskakizunek eta geure hizkuntza normalizatzeko ahaleginek? Lagundu al diezagukete baliabide digitalek gure ikastetxeetan euskara sustatzen? Bidea ematen al digute ikasleen euskarazko komunikazio-gaitasuna garatzeko? Eskaintzen al digute aukerarik erabilera-egoerak edo jardunguneak sortzeko? Lagundu al diezagukete euskararekiko usteak, hautemateak eta jarrerak optimizatzen? Eta geure webguneak (ulibarri.infok) zer ekarri digu orain arte? 2.0. munduari begirako erronketan, laguntzen al digu?

S-ar putea să vă placă și