Sunteți pe pagina 1din 4

IRUNGO BERRITZEGUNEA

(Oiartzualdea)
Hizkuntza Normalkuntza
Larramendirena Etxea. Nagusia, 43
278 P.K. 20304 IRUN
Tel: 943625144, 16. luzapena
FAX: 943639674
e-mail: normalkuntza@jaizkibel.net
ulibarri programa Web: www.jaizkibel.net

NORTEKO FERROKARRILLA WEB GUNEA ZIENTZIA-GAITASUNA


LANTZEKO BALIABIDE APARTA.
Ehunka ahozko dibulgazio-testu interesgarri eta entretenigarri geure
eskura

Urteak daramatza Elhuyar Fundazioak Euskadi Irratian zientziaren dibulgaziorako


irratsaio hori astero eskaintzen. Oraingoan irratsaioaren edukiak web gune batean
bildu eta eskaintzen dizkigute.
Ekarpen itzela ikasgeletan zientzia-dibulgazioko ahozko testu onak baliatu nahi
dituztenentzat

http://norteko.elhuyar.org

Web gunean eduki hauek dituzu eskura


• Hurrengo programaren aurrerapena
• Azken programaren saioetarako sarbide zuzena
• Aurreko saioetako eduki guztiak (aurkibidearen bitartez topatuko dituzunak

NORTEKO FERROKARRILLA WEB GUNEA 2008/11/04 1/4


ZIENTZIA.doc
Aurkibide nagusia. Irratsaioaren ohiko atalen araberakoa
Makinistaren hitza
Gogoetak, ironiak, umoreak eta abarrek badute tokia Norteko Ferrokarrillean.
Saio guztietan, sumarioaren ondorengo tartea izaten da toki hori.
Fisikatik tiraka
Danel Madariaga ingeniariak fisikaz, astronomiaz, ingeniaritzaz edo
teknologiaz hitz egiten digu hilero.
Medikua etxean
Medikuntzaz eta ospitaleen kudeaketaz hitz egiteko aukera izaten dugu
hilean behin Gurutzetako Ospitaleko zuzendariarekin, Mikel Alvarez
jaunarekin.
Mokoka
Hegaztiek eta txoriek, hegan egiten dutenek eta egiten ez dutenek, denek,
berezko mundua dute. Mundu hori Rafa Saizen eskutik joango gara
ezagutzen.
Fikzio-orriak
Zientziarekin zerikusia duen literatura-esparru ezagunaren tartea: zientzia-
fikzioa. Liburu klasikoak zein modernoak ekarriko ditugu atal honetara.
Zenbakitan
Eguneroko bizitza zenbaki eta kalkulu sinpleen bidez aztertuta.
Tekla guztien gainetik
Informatika praktikoaren txokoa Norteko Ferrokarrillean. Ibon Aizpuruak,
Ziberblog blogaren kudeatzaileak, hitz egingo digu informatikaz,
erabiltzailearen ikuspuntutik.
Euskal ikerketaren txokoa
Basque Research web guneko langileek Euskal Herrian egiten den ikerketa
zientifikoren berri jasotzen dute. Eta astero etortzen zaizkigu, albiste
interesgarrienak komentatzeko.
NF erreportajeak
Zientziari buruzko erreportajeak zuentzat.
Divertimento kromatikoa
Koloreak zientzian. Bidaia txiki bat ortzadarraren mundura, zientzialarien
begiak erabilita.

Gaikako aurkibidea ere badu


bertara iristeko: http://norteko.elhuyar.org/entzun.asp?Kodea=257
Hemen gaiotan sartzeko lotura zuzenak:

• Osasuna
• Lurraren zientziak
• Informatika
• Ingurumena
• Fisika, Kimika eta Matematika
• Espazioa
• Biziaren zientziak
• Teknologia
• Orokorrak

NORTEKO FERROKARRILLA WEB GUNEA 2008/11/04 2/4


ZIENTZIA.doc
Adibide bat... Lurraren zientziak:
Gai bakoitzaren barnean, honako hauek topatuko dituzu
1. jakintza arlo horretako azken saioaren leihotxoa
2. aurreko saioen zerrenda eta horiek irekitzeko eta jaisteko loturak

Saio bat aukeratu eta honelako leihotxo bat irekiko zaizu. Bertan...
• Saioa entzuteko, “play” geziburuan klikatu
• Saioa zeureganatzeko (zeure ordenagailura jaisteko, mp3 formatuan), hemen
klikatu

NORTEKO FERROKARRILLA WEB GUNEA 2008/11/04 3/4


ZIENTZIA.doc
Adibide gehiago...
... Fisika, Kimika eta Matematikak:

... Teknologia

NORTEKO FERROKARRILLA WEB GUNEA 2008/11/04 4/4


ZIENTZIA.doc

S-ar putea să vă placă și