Documente Academic
Documente Profesional
Documente Cultură
Pamplona 2016
XLVII Certamen de Poesa
Castellano
Universidad de Navarra
PRIMER PREMIO
Deshielo
Santiago de Navascus Martnez
Pamplona 2016
[5]
XLVII CERTAMEN DE POESA EN CASTELLANO
PRIMER PREMIO
DESHIELO
Santiago de Navascus Martnez
DESHIELO
Leyre, 22/07/2015
[7]
XIX Certamen de Poesa
Euskera
Universidad de Navarra
PRIMER PREMIO
Lake zait
Oihane Zuberoa Garmendia Glara
Pamplona 2016
[9]
PRIMER PREMIO / LEHENENGO SARIA
LAKE ZAIT
Oihane Zuberoa Garmendia Glara
Laket zait,
zioen Sarrik
haren olerki batean,
antigualeko izkribuak
leitzea.
Dagoeneko
ele erraten
ez diren
arrastoak dira;
esan nahi denaren
dardara linguistiko
dira.
Laket zait,
diot nik,
aitatxiren ezpainetan
uskarazko soinuak
aditzea.
[11]
Izan ere aitatxik
ez daki leitzen
uskarazko elerik.
Bai ordea
ahoskatzen,
nahiz eta ohartu gabe egin.
Ez daki baina
esanahirik gabekotzat
dituen hitzak
antigualekoak
dira.
Inoiz izandakoaren
izenak.
Mutu baino,
ixilik bizirik
mantendu direnak.
Afutxilikan dio
katua magaletik
kentzeko.
Etrnea dio
txakurra magalera
ekartzeko.
Fite-fite diosku
ahizpa eta bioi,
otalora gu
harrapatzeko
zorian denean.
[12]
Laket zait,
nik uskaraz
mintzatzen
natzaionean.
[13]
XVII Certamen de Relato Corto
Castellano
Universidad de Navarra
PRIMER PREMIO
Rothko: sin ttulo, 1969
Eva Sacristn Gonzlez
Pamplona 2016
[15]
PRIMER PREMIO
E
stoy a media hora del examen y, de camino, repaso las decli-
naciones. Calamitas, calamitatis, pienso. Al final del trayecto
paso al lado del museo y me doy cuenta de que con tanto exa-
men ni siquiera lo he pisado. Solo lo he visto por fuera. Es entonces
cuando me convenzo a m misma de que el ut tiene valores infinitos
inabarcables por la razn humana, me digo y que no hay nada
que pueda hacer ya para aprendrmelos. Y por eso decido entrar, solo
por un momento, a ver los cuadros.
[17]
hacia atrs, lo justo para coger carrerilla, y me lanzo de cabeza al
cuadro.
[18]
Llego a clase cuando el examen ya ha acabado y mis compae-
ros me toman por loca. Piensan que me he tirado un cubo de pintura
encima. Lo que faltaba! Les digo que no, que es cosa del cuadro que
est en el museo, el naranja y rojo, que es como una piscina. Pero no
me hacen caso.
[19]
Ah, no, no me dice. Solo se puede bucear en el naranja y
rojo. No me preguntes por qu. Debe ser cosa del artista.
Ni siquiera en ese otro?
Solo en el naranja y rojo!
[20]
VI Certamen de Relato Corto
Euskera
Universidad de Navarra
PRIMER PREMIO
Horma urdindu biluziak
Oihane Zuberoa Garmendia Glara
[23]
PRIMER PREMIO / LEHENENGO SARIA
X
irrikituek ere badakite, baina ixildu egiten dira, amatxi
bezala. Hala geratzen baita egun euritsuetan haren begirada;
xirrikitatua. Izan ere, egunak umeltzen direnean etxeko
harria belzten den gisa berean, amatxiri begi kolpea ere belztu egiten
zaio. Beltzuriaren aiduru omen dira gogoa arrakalaz xosten diotenak.
Halakoetan, amii-amii, euriak ilundu egiten ditu etxeko harriak eta
ataria ere puztu egiten da hezetasuna dela medio. Amatxiri ere begi
ertzak laiotz bihurtzen zaizkio, xirimiriak ihizko tantak harilkat-
zen baitizkio eztarrian, edozein momentutan negarrez hasiko dela
iragarriz bezala. Berak ez du ordea sekula negarrik egiten. Momentu
horietan egur arteak xuxurlatzen dituen haize xilaba afonoak dira
ez-negarrarekin nahasten den soinu bakana. Jazenaren eta baze-
naren artean, bertan iruten baititu amatxik amaierarik bistaratzen ez
duten laboreak.
[25]
na goxatzeko ordea, zurak taxutu egiten du etxe barrengoa. Egurre-
tik egurrera haizeari kilimak egiten dizkion baina ihartu ilarak
behaztopa daitezke eta izkina batean, ezkutuan bezala, edo ezku-
tua bezala, berbena eta intsusa sortak lihazkiturik. Udaldian kare
haitz berekoiak oparitan uzten dituen belar urriak dira, ordokian
behetik gora hazten direnak eta sabaian goitik behera lehortzen
direnak. Kalendula edo baltsamo-lili apur batzuk ere badira, ihartu-
ta ere laranjazko ehundura galtzen ez dutenak. Neguaren hotza-
ri eta hezeari aurre egiteko modua da: sutondoko garren antze-
ra, egurrek, baina-errenkadek eta belar lehorrek harrizko etxea
goxatu egiten dute, minegi baita negua estaldura gabe igarotzeko
paraje ia abandonatu hauetan. Aurtengo negua lehor joaten ari da
eta horregatik amatxi saiatzen da ingurutik goroldioa lortu eta
horiekin paretak estaltzen. Izan ere, etxerako jasotako landare-
en tankera berekoa da goroldioa, soineko berdez borobiltzen
baitizkio ertzak malkarrari.
[26]
datzen dio artilea ardatzari. Amatxik burkila esaten dio tresna horri,
burutto moduko batek egituratzen baitu haren eitea. Aulki batean
esertzen da eta ardatz muturretako bat lurrean posatzen du bes-
tea aztalean marruskatzen duen bitartean. Ia entzunezinak diren xila-
ba ulergaitzak astalkatzen dizkio jardunari. Eta ohitura horren jario
erritmikoak hipnotizaturik, amatxik orduak igaraiten ditu postura
berean, mugimendu berberak behin eta berriz errepikatuz: burkilaren
mintzaira da, dagoeneko oihartzun bihurtu dena, amatxik ixil-gorde-
ka xuxurlatzen duena.
[27]
Gure etxeko hormak urdin eta biluzik erditzen dira egunen eta
gauen artean. Eta erditze horretatik jaiotzen dira etxeko osagaien
testigantzok; harriarenak, hariarenak, egurrarenak eta euriarenak.
Izan ere, kareharriak badaki goroldioz ferekatua izatearen epeltasu-
naz. Ardatzak ere badaki bizitzaren harietatik edoskitzearen
garrantziaz. Xirrikituek ere badakite pertsona berdinean bizi direla
haria, euria eta harria. Eta amatxik ere badaki esaten ez denaren
berri. Baina guziak ixildu egiten dira.
[28]
XVII Concurso de
Pop-Rock Cantautores
Universidad de Navarra
PRIMER PREMIO
"PORTBOU"
Miquel Rossy, Oscar Pau y Rafa Roca
"Camille"
"Ignacio in the burning darkness"
Pamplona 2016
[29]
El fallo del jurado correspondiente a cada certamen se hizo
pblico el 13 de abril de 2016 en la gala de entrega
de los PREMIOS VIDA UNIVERSITARIA de
la Universidad de Navarra.
[31]